Gure haurtzaroan ikasten ditugun gauzak bizitza osorako mantentzen dira, eta argazkien laguntzarekin betirako izango ditugu presente bizitzaren etapa honetan ikasitako, eta bizitako gauza garrantzitsuenak. Beraz, hona hemen nire Lehen Hezkuntzako etapa modu batean markatu zizkidaten argazkiak:
Argazki honetan ikusi dezakegu nola sukaldariz mozorrotu nintzen etxean eta danbor batekin zarata ateratzen nuen, hau San Prudentzioko jaialdirako prestatzeko zen, urtero ikastolan egiten genuena. Gogoratzen dut egun hau oso berezia eta polita zela, izan ere, ez geneukan klase normala eta jai giroa zegoen, beraz ondo pasatzen genuen. Ikastolako patioan elkartzen ginen denok eta han danborrada handi bat egiten genuen, gero hamaiketako berezi bat hartzen genuen, eta jolas ezberdinetan aritzen ginen. Oso oroitzapen positiboak ditut egun honetaz.
Beti gustatu zait natura eta animaliak behatzea eta hemen ikusi dezakegunez prismatiko batzuekin eskuan horretan hari nintzen. Laku horretan egon litekeen animali guztiak begiratzen, eta gauza berriak ikasten noski!
Nola ahaztu Gasteizko negu hauek, non elurra belaunetaraino iristen zitzaigun. Elurra egiten zuenean pozik jartzen nintzen honek esan nahi zuelako lagunekin aterako nintzela jolastera eta bola batzuk botatzera. Hotza ez zen inolako inpedimentua kalera ateratzeko eta ondo pasatzeko, hemen ikusi dezakegun bezala elur panpin baten itxura daukan zeozer alaitasunez egiten aritzean.
Nire familia oso mendizalea izan da betidamik, beraz niri ere tokatu zait giro honetan haztea, eta egia esan asko maite dudan ingurua bilakatu dira mendiak eta basoak. Oso ondo pasatzen nuen familiarekin honelako tokietara joaten ginenean, gainera gaur egun horretan segitzen dugu, naturaz gozatzen. Lehen aipatu dudanez natura asko maite dut, beraz zein izango da toki aproposago bat honekin harremanetan egoteko mendia edo basoa baino.
Mendia gustoko izateak ez du esan nahi hondartza gustoko ez dudanik, hare gehiago uretan egotea asko maite dut txiki-txikitatik, eta ur honek olatuak baditu askoz hobe. Argazki hau nere herritik gertu dagoen "Playa de las Catedrales"-en aterata dago, oso hondartza polita eta ikusgarria dena, baina gaur egun ia ezinezkoa da bertan sartzea, hainbeste turisten bisitengatik.
Inauteriak zirela eta beti egiten genituen ekintza bereziak klasean, ikaltolako klase bakoitza mozorrotzen zen gauza berdinetaz, klaseetan prestatzen genituen gure mozorroak tailer batzuetan, oso ondo pasatzen genuen ariketa hauek egiten lagunen artean. Mozorratzean desfile moduko bat egiten genuen patioan eta gure gurasoak hau ikustera etortzen ziren, oso egun polita zen, desfilea eta gero dantzak eta txokolatada bat egiten genuen denon artean giro aparta sortuz.
Argazki hau andaluzian aterata dago, uda batean hara joan ginen oporrak pasatzera eta hau zen lo egiten genuen etxea. Txikitatik asko gustatzen zait bidaiatzea eta toki berriak ikustea, ire ustez bidaiak egiten asko ikasten duzu toki askotaz, nahiz eta txikia izan. Bidai honetaz daukan oroitzapenik nabariena etxe horretan pasatzen genuen beroa zen, ikaragarria zen hura!
Galiziara asko bidaiatzen dugu, izan ere bertan dago nire amaren herria. Asko gustatzen zaidan lurraldea da, bertan mendi inguru asko dagoelako eta han askeago sentitzen naizelako. Nekazaritzaren hainbat aspektu bertan ikasi ditut eta egia esan oso bizimodu polita eta gogorra aldi berean iruditzen zait, egunero lana egitea eskatzen duen mundu bat delako.
Nire etxe ondoan zegoen oso toki apropos bat bizikletaz ibiltzeko eta patinatzen aritzeko. Argazki hau han aterata dago, bertan patinatzen ikasi nuen eta egia esan ez zitzaidan gaizki ematen, baina gaur egun ahaztuta daukat, pena bat da. Hemen orduak pasatzen nituen nire gurasoekin eta lagunekin, asko gustuko nuen patinatzen aritzea, nahiz eta askotan erori izana.
Lehen esan dudan bezala asko gustatzen zait bidaiatzea, horregatik hautatu dut hau azkenengo argazki bezala. Argazki hau Frantzia eta Italiako Alpeetan dago aterata, autokarabana batekin joan ginen hona, bidai ikaragarri bat eginez. Hainbat toki bisitatu genituen eta inoiz ahaztuko ez dudan bidai bat izan zen.
sábado, 25 de febrero de 2017
jueves, 9 de febrero de 2017
HEZIBERRI 2020
Heziberri 2020
Ikasi
- Zertarako?
- Helburuak
-Konpetentziak/Zehar/Disziplina
- Zer?
Edukiak (115 orria) → Ikasitakoa bizitza errealean aplikatu, ebaluaziorako integrazio egoera.
- Noiz?
- 4 Etapak→ Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa.
- 2 Ziklo→ 1,2,3. mailak 1. zikloa. 4,5,6. mailak 2. zikloa
- Nola?
Metodologia ezberdinen erabilpena.
Ebaluazioa
- Zer ebaluatzen da?
-Zehar konpetentziak.
-Dizipla konpetentziak.
- Zeren bitartez? (116)
-Ebaluazio irizpideak.
-Lorpen irizpideak.
- Noiz ebaluatzen da? (114)
-Hasieran/Diagnostikoa (PISA froga)
-Bitartekoa (feed back-a)
-Amaierakoa (Azterketa)
- Nola? (114/115)
- Ebaluazio autentikoa
- Testuinguruan errotutakoa
-Kuantitatiboa/kualitatiboa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)