Hasteko curriculumaren definizioa: Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da.
Curriculum guztien artean lau mota ezberdin aurkitu ditzakegu:
- Agerikoa/ Formala
- Ezkutua/ Ez agerikoa
- Erreala
- Ausentea
1. Curriculum agerikoa:
Gobernuak, irakasleek eta ikastetxeek eratutako dokumentua da non ikasketa antolamendua (zer eman), metodologia (nola eman) etab. azaltzen diren. Curriculum agerikoa da hain zuzen ere Heziberri 2020.
2.Curriculum ezkutua edo ez agerikoa
Antolamenduaren arabera transmititzen diren ezagutzak, jokabideak, jakintzak, ideologiak etab. Era esplizitoan ematen dena.
3.Curriculum erreala
Ikasleek benetan ikasten dutena, ezagutza. Curriculum ageriko zein ezkututik ematen den guztitik ikasleek benatan barneratzen dutena.
4.Curriculum ausentea
Ez dago irakaslearen planifikazioan nahiz eta curriculum formalean agertu.
Adibidez: matematikan ekuazioak, matrizeak, erro karratuak... landu behar direla jartzen du curriculum agerikoan, baina, irakasleak hauetako batzuk ematen ez dituenean, Curriculum ausentea esaten zaio.
Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) sailkatu ditzazkegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario