Jose Moya hezkuntza zientzietan
aditua den pertsona bat da, bera hainbat teoria azaldu ditu bere hitzaldietan,
eta hemen ikusiko dugu bere ideia nagusiei buruzko hausnarketa txiki bat. Hauek
dira bere granadako hitzaldian aipatutako ideia nagusiak:
- Zer ulertu dezakegu
konpetentziatzat?
- 8 ikasketa mota
- Konpetentzia basikoak
eskolen curriculuma hobetzen dute?
- Konpetentziak hartu
hezkuntza arloan
- Konpetentziak nola ebaluatu
ZER DIRA
KONPETENTZIAK?
Jose
Moyaren ustez konpetentziak ezagutzaren, jakitearen eta abarren taldea da, hau
bereganatu dezakegu taldea modu egokian erabiltzen badugu. Pertsona bat
konpetentea dela esateko bere errekurtso guztiak erabili beharko ditu, hau da,
berak dituen ezagutza, material edo jakintza guztiak erabiliko ditu egoera
errealei aurre egin ahal izateko. Heziberrik proposatzen duen definizioa ikusiz
gero, Moyak antzematen du gaur egungo hezkuntzak askoz garrantzi gehiago ematen
diola konpetentziei umeen gaitasunei baino.
OINARRIZKO HEZKUNTZAREN IZAERA SELEKTIBOA
Europar
batasunean ematen den hezkuntza aztertzean 3 oinarri bereizten ditu Jose Moyak.
Oinarri hauek jarraituz bakarrik lortu dezakete akordio bat herrialde guztiak,
haien hezkuntza modu berdintsu batean garatzeko. Hauek dira 3 oinarri hauek:
- Hezkuntza gehiengoaren esku egon behar da, du selektiboa izan, hala izango balitzake gizartearen zati handi bat kanpoan utziko zuen.
- Oinarrizko materiak bizitzarako hainbat esparruetarako baliogarria izan behar da, geroago, bizitzan zehar ematen diren egoeretan aplikatu ahal izateko.
- Oinarrizkoa den hau lagundu behar ditu pertsonak ikasten jarraitzera, hau oso garrantzitsua da zeren eta persona guztiak bizitza osoaren zehar ikasten jarraitu behar dute
LOMCE legea ikusten badugu ez ditu oinarri hauek betetzen, izaera
selektiboa daukan hezkuntza bat planteatzen duelako. Alde batera uzten ditu
ikasle eta eskola asko, errebaliden bidez hauek diskriminatzea lortzen du.
HEZKUNTZA SISTEMA ETA IKASKUNTZAK
Gure hezkuntzan betidanik esan digute badaudela ikasgai garrantzitsuak eta
bigarren mailako ikasgaiak, modu desberdinean baloratu dute hauek.
LOGSE legearekin gaitasunei eta jarrerari garrantzia ematen hasi zitzaion
bestearen gainetik 1990. Urtean. Geroago, 1997. urtean, portaerari hasi
zitzaion berebiziko garrantzi bat, eta azkenean 2007an LOMCE legearekin
konpetentzien garrantzia gora egin zuen. Gauzak ordezkatu beharrean dena batzen
segitzen da, eta azkenean oso zaila da honi guztiari batera aurre egitea.
EBALUAZIOA
Aurrean komentatu ditugun gauza guzti hauek ebaluatzea garrantzi handia
dauka, baina hau nola egin erabakitzerakoan arazoak suertatu daitezke.
Curriculumean oinarrituz egin behar da ebaluazio hau, eskaintzen dituen
irizpide ugariak kontuan hartuz eta informazioa lotuz, dena erlazionatuta
egoteko. Jose Moyaren ustez ebaluazioa egokia izateko honen oinarria ekintzen
eta jardueren ebazpenekin egon behar du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario