1. GAIA.
Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del
alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta
"kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleen gehiengoa “ebaluazio” eta “kalifikazio” kontzeptuak
nahasten dituzte. Irakasleek ebaluazio terminoa erabiltzerakoan notak
jartzearen ekintzari erreferentzia egiten diote, hau da, kalifikazioari. Bi
termino hauek guztiz desberdinak dira, ebaluatu daiteke notak jarri gabe, eta
honela eragin handiagoa dauka ikasleengan.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa,
funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio hezigarriak erreferentzia egiten
dio edozein ebaluazio metodoari bere helburua ikasketa prozesuen hobekuntza
baldin bada. Ebaluazio mota honen funtzioa ikasleek gehiago ikastea edo ahien
akatsak zuzentzea, eta irakasleek hobeto
lan egiten ikastea da. Honek esan nahi du, hau ez duela balio ikasleei notak
jartzeko, baizik eta jakitea nola lagundu ikasten ikasleei eta irakasleen lana
hobetzeko.
1.2.1. Ebaluazio formatibo
/hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Ebaluazio hezigarriak aldaera asko izan
ditu, hauek dira nagusienak:
Ikaskuntzara orientatutako ebaluazioa: ebaluazio mota hau ikasleen ikaskuntza
prozesuan oinarritzen da, eta hau hobetzeko helburua dauka. Modelo honek hiru
fase nagusi ditu, lehenengoa ikasleen ebaluaketarako ariketak planteatzea da,
bigarrena ikasleak ebaluazio prozesuan inplikatzea da, eta hirugarrena
hobekuntzak egoteko feedback-a ematea da.
Ebaluazio formatzailea: ikasleen auto-hausnarketan oinarritzen
da, haiek bakarrik hobetzen joateko haien ikasketa metodoak. Ebaluazio mota
honetan ikasleek jakin behar dute nola ikasten duten eta inplikatuta egon behar
dute. Auto-hausnarketa hau bizitzarako edozein ikasketara aplikatu daiteke.
Benetako ebaluazioa: teknika ezberdinen bidez klasetik kanpo
egon daitezken egoerak ebaluatzen saiatzen da, eta bizitza errealean balio
duten ikasketetan oinarritzen da. Ikasleak badaki nola izango den ebaluatua,
beraz motibatuagoa dago. Ebaluazio mota honek besteak baino denbora gehiago
behar du bai planifikatzeko eta bai praktikan jartzeko.
Ebaluazio integratua: planteamendu tradizionalaren aurkakoa da,
ez du defendatzen puntu konkretu bat ebaluatu behar dela, baizik eta prozesu
guztia, honela hiruhilabetekoa kalifikatu ahalko zen frogarik egin gabe edo
froga gutxirekin. Ebaluazio mota hau defendatzen du ikasleak integratua egon
behar direla ikasgela barruan. Zerikusi handia dauka honek lehenengo ebaluazio
ezberdinekin.
Ebaluazio alternatiboa: honen barruan sartzen dira ebaluazio
tradizionalari aurre egiten dieten metodo guztiak, beraz, beste mota guztien
kontzeptuak barneratzen ditu.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida).
Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko
kontzeptuak.
Partekatutako ebaluazioarekin esan nahi
dena zera da, ikasketei buruz dauden dialogoak ikasle eta irakasleen artean,
bai indibidualak bai taldekakoak. Ebaluazio mota honekin lortu nahi dena da
zentro berdineko irakasleen artean adostasun batera iristea ebaluatzeko
irizpideekin. Honela ebaluatuko zen gehiago hezkuntzarekin zerikusia duten
gauzak eta ez kontrolarekin zerikusia dutenak. Hiru aukera ezberdin daude
ebaluazio partekatu bat egiteko, lehengoa bakarkakoa, bigarrena taldeka, eta
hirugarrena asanblada bidezkoa klase guztia batera.
Honek kontzeptu ugari erlazionatzen ditu,
adibidez auto-ebaluazioa: norbera bere burua ebaluatzean datza ebaluazio mota
hau. Gehienetan ikasleei aplikatzen zaien ebaluazio bat da, baina irakasleek
ere egin dezakete. Indibiduala edo taldekakoa izan ahal da, azken hau ohikoa
izaten da talde-lanak baldin badaude. Beste kontzeptu bat koebaluazioa da, hau
berdinen arteko ebaluazioa defendatzen du, eta hau ere indibiduala edo
taldekakoa izan daiteke.
4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen
duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Gure curriculum dekretuak esaten digu
ebaluazioa ikasketa prozesuei eta hauen emaitzei buruzko informazio baliagarria
lortzea da, eta hau posible izateko eta
konpetentziak zeintzuk izan diren jakiteko hiru ebaluazio mota ezberdin proposatzen
ditu:
Hasierako ebaluazioa: ikaslearen egoera nolakoa den ikusteko,
eta bere aurrezagutzak ezagutzeko, honela hezkuntza hobeto bideratzeko bere
beharretara.
Prozesuaren ebaluazioa: ikaslearen ikasketa prozesuaren garapena
begirtzen duena eta honi buruzko datuak ateratzen dituena.
Amaierako ebaluazioa: hemen ikasleari nota jartzen zaio, hau da
kalifikatzen da, hau arau batzuei jarraituz egiten da.
Curriculumak hainbat ebaluazio mota desberdin
planteatzen ditu, baina gero ikasketa zentro bakoitzak erabaki behar du zein
erabili eta nola erabili, bakoitzak haien konpetentzien inguruan.
2. GAIA.
Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación
educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten
kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak
/ Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua -
Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren
ekoizpenen analisia]
Ebaluazio hezigarriak azpi-kontzeptu ugari
ditu , hala nola:
Ebaluazio irizpideak: ebaluatzeko kontuan hartu behar diren
aspektu batzuk dira.
Ebaluaziorako baldintzak: aspektu edo baldintza batzuk dira, hauek
egitean ebaluatzeko aukera ematen dutenak.
Ebaluaziorako jarduerak: ikasketarako ekintza bat da, hau
ebaluatzen da ikasleak hartzen hasi den ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak
ikusteko, informaziio hau gerora hobetzeko eta gehiago ikasteko erabiltzen da.
Ebaluazio teknika-prozedimendua: Bi esanahi ditu honek, alde batetik
datuen bilketa bat da zeintzuk ebaluatuko dira geroago, eta bestetik
ebaluatzeko jarraitzen diren pausuak dira.
Behaketa sistematikoa: momentuan ebaluatu behar diren ariketak
edo ekintzak dira, adibidez klaseko parte-hartzea, talde lanak edo laborategiko
praktikak.
Ahozko hartu-emanak: erlazio interpertsonalak dituzten
ariketen ebaluazioak dira, adibidez debateak. Gehienetan momentuan ebaluatzen
diren ariketak dira.
Probak: egoera ezagunenak dira hauek, azterketa idatziak.
Azterketa prozesu/teknika bat da, ebaluatzeko froga gisa erabiltzen den
bakoitzean, baina produkzioa da ikasleak idatzi duen paperari erreferentzia
egiten badiogu.
Ikasleriaren ekoizpenaren analisia: Lehen komentatu dugun gauzak baloratzean
datza, adibidez koadernoa edo lanak. Gehienetan irakasleek soporte fisiko bat
dute hau egiteko.
Ebaluazio instrumentuak ebaluazio ariketa
batera lotzen diren dokumentuak edo errekurtsoak dira, hauetan ezarriko dira
ebaluatuko diren aspektuak. Ulertzera ematen da dokumentuak ikasleek entregatzen dituzten, fitxak, koadernoak edo
lanak, eta erregistroa irakasleak ebaluatzeko erabiltzen duten fitxa. Baina
hau ez da honela, ebaluazio instrumentuak hauek izan daitezke: kontrol listak,
hitzezko eskalak, zenbakizko eskalak, eskala deskriptiboak, eskala grafikoak,
banakako jarraitasun fitxak edo taldekako jarraitasun fitxak.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluatzeko
kontuan hartu behar diren aspektuak dira, hauek objektiboetan oinarritutako
ekintzetan aplikatuko dira. Hauek konpetentzien ekarpenen gradua eta
hezkuntzaren objektiboak baloratzeko erabiliko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario