Gure gaur egungo gizartean irudiak aurkitu ditzakegu
edozein tokitan, kaleko erakusleihoetan, egunkarietan, iragarkietan... Hauek
guztiek zerbait transmititzen dute, mezu ugari dituzte irudiek, batzuk begi
bistan ikusi daitezkeenak eta beste batzuk asko fijatu behar garenak ikusteko.
Orain ikusiko eta komentatuko ditugu bi irudi ezberdin
haurtzaroari buruz eta irakaskuntzari buruz.
HAURTZAROA:
Haurtzaro hitza bilatzean interneten hasierako emaitza
guztiak hauek bezalakoak izaten dira: neska eta mutil gazteak, zuriak,
irri-barretsuak, korrika edo jolasten parke berdeetan, eta ondo pasatzen.
Gizarteak honela saltzen du haurtzaroa, denok oso zoriontsuak garen etapa bat,
non ez dugu inolako larritasunik eta beti jolasten gauden periodoa.
Hainbeste alditan entzun dugu ideia hau eta hainbeste
alditan ikusi dugu bai iragarkietan, bai aldizkarietan edo bai pelikuletan,
zein azkenean hau sinetsi egin dugu eta gure errealitatean bihurtu dugu.
Haurtzaroa ez da beti hain polita, munduko hainbat
tokietan ez dituzte bezain baliabideak hau honela izateko. Haurrak zabor artean
bizi dira askotan, beste asko kalean bizi behar dira etxerik ez daukatelako,
eta beste askok lantegi batzuetan lan egin behar dute oso diru gutxiren truke
haien familiak diru apur bat izateko aurrera . Askotan lantegi hauek
ekoizten dituzten produktuak gure haurrek disfrutatzeko dira, beraz, haur
batzuk lan egiten dute beste batzuk produktu batzuetaz disfrutatzeko.
Baina ez gara joan behar beste herrialde batzuetara
haurtzaro latzak ikusteko, gure herrian ere gertatzen dira haurtzaro zailak.
Familia batzuetan tratu txarrak ematen dira haien seme-alaben aurrean, egoera
honekin etxean ezinezkoa izango litzateke haur honen haurtzaroa zoriontsua
izatea. Beste batzuen kasuan haien gurasoek ez dute haietaz ezer jakin nahi eta
haien bizitzaren etapa oso garrantzitsu bat zentro batean igaro behar dute.
Beraz, ikusi dezakegu haurtzaro kasu ezberdin asko
daudela, batzuk besteak baino askoz zoriontsuagoak. Nire ustez haurtzaroa bai
izan behar dela zoriontasun etapa bat, non beste pertsonekin erlazionatzen eta
mundua ezagutzen hasi behar gara, eta batez ere gure kabuz ikasten hateko etapa
bat izan behar da. Egia da hau guztia benetan ema ahal izateko gure gizarteak
baldintza batzuk behar dituela, eta zoritxarrez hau ez da honela.
HEZKUNTZA
Ikasteko modu ugari
daude gure gizartean, nahiz eta jende asko pentsatu bakarrik klasean ikasten
dugula. Egunero ikastean dugu zerbait, ikusten eta egiten dugun akzio
guztietatik ikasten dugu, eta gaur egungo hezkuntzak ez du hau kontutan
hartzen.
Argazki honetan
ikusi dezakegu nola irakaslea da irakasten duen bakarra, bera daki materia eta
ikasleei bere ezagutzak transmititu behar die. Ikasleak lau paretetan,
aulkietan eta mahaietan kokatuta daude, arbela baten aurrean. Irudian agertzen
da nola ikasle guztiak aspertuta dauden eta asko ez dute kasurik egiten. La visión de los docentes sobre el
aprendizaje de los jóvenes artikuluan aipatzen da ideia hau, ikasleak
klasea emateko kodu honekin ez dira batere gustora sentitzen eta aspertuta
daude, ez dira protagonistak sentitzen. Esaten da klasean bakarrik ez dela
ikasten, kalean askeagoak direla eta hemen protagonistagoak sentitzen direla,
beraz aktiboagoak dira. Apurtu behar da irakalse orojakilearen eta ikasle
hutsaren papera, egia ez delako, biak lagundu behar dira erantzunak aurkitzen. Múltiples alfabetismos en la sociedad contemporánea
artikuluan ideia oso interesgarri bat aipatzen da hezkuntza metodo honi buruz,
esaten da hemen ikasleek ez dutela ikasten, bakarrik memorizatzen dutela,
erantzun behar duten galderak aldez aurretik erantzunda daudelako, beraz ez
dute haien kabuz ikasten, norbaitek esaten diena bakarrik gogoratu behar dute.
Beste argazki
honetan beste modu baterako irakaskuntza bat agertzen da, hau ez da hain
agerikoa, hemen umeak kalean daude eta partxis moduko bat marrazten ari dira.
Hemen haien artean laguntzen ari direla ikusi dezakegu, lan kooperatibo bat
egiten daude, irakasleak ez daude haien gainean eta haiek haien hezkuntzaren
protagonistak santitzen dira. Ariketa hau egiteko ezagutza ugari behar dute,
eta zalantzak izateko kasuan irakasleen laguntza edukiko zuten, baina bakarrik
orientazio moduan.
Beraz, ikusi
dezakegu nola klaseetatik aparte ikastea posiblea den eta modu
efizienteago batean, protagonistak badira
motibazioa izango dute eta honela hobeto ikasiko dute. Lehenengo argazkian islatuta
agertzen den irakaskuntza motan konpetibitatea lantzen da batez ere, notetan
oinarrituta dagoen sistema bat da non ikasleen artean konpetitu behar dute nota
hoberena lortzeko eta hierarkia bat sortzen da ikasle “onen” eta “txarren”
artean. Bigarrenean, aldiz, elkarlana ikusi dezakegu, ikasleak haien artean
laguntzen dira eta lan egiten dute helburu bat lortzeko, hemen notak ez dira
hain garrantzitsuak, egindako lana baizik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario